Bisita gidatuak egiten ditugu, ordu eta erdiko iraupena dute, eta gutxienez 6 pertsonako taldeei zuzenduta daude. Bisitan gure gaztak nola egiten ditugun azaltzen dugu, prozesu guztiaren berri emanez. Gainera, instalakuntzak bisitatu eta 10 minutuko bideo bat ere ikusten dugu. Azkenik, gure gaztak dastatzeko aukera ere izaten da. Horrez gain, behiei jaten emateko edota laztantzeko aukera ere badago, baita behiak jetzi edo gaztak egiteko ere. Guztia argazkiak ateratzeko aukerarekin.
Bisita gidatuak egiteko ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea.
Prezioa: 6 euro pertsonako.