Axeleku gaztandegia Rubenek eta Eneritzek zuzentzen duten familia negozio bat da. Mallabian kokatuta dago, herriaren kanpoaldean eta iparraldean. San Pedro ermitatik ehun metrora, hain zuzen ere.
Gure behien esnearekin egiten dugu gazta; artisau-lana egiten dugu, modu tradizionalean oinarrituta. Kalitate handiko gazta egiteko, ezinbestekoa da gure behiak ondo zaintzea eta elikadura on bat izatea.
Taldeentzat bisita gidatuak egiten ditugu, aurrez jakinarazita. Gure gazta gaztandegian bertan, azoketan edo inguruko denetan eros daiteke.